Berriak Itzuraldiak Natura eta Kultura artean Bioaniztasunaren lekuko behatokia Orfee baliabideak Artisten egonaldiak Argazki eta Bideoak langue:

 
 
  Artisten egonaldiak
 
  Aurkezpena
Hendaiako Abbadiako eremuak duen hainbat elementuen – geologia, fauna edota landaretzaren aniztasuna,  kokapen geografikoa edo pairatu duen historia –  txertaketa pozgarria kontutan hartuz, Itsasbazterreko CPIEk 1997. urtez geroztik sorkuntzarako egonaldiak eskaintzen dizkie bertako edo kanpoko artistei, eremuaren bihotzean den NEKaTOENEa baserrian.
Egonaldi deialdietara erantzunez, hautatu artista anitzek – musikari, idazle, artista plastiko – izan du sorkuntzarako egoera ezinhobea.
+ info :
Nekatoenearen webgunea
 
  Convoi exceptionnel : nekatoeneak parte hartu nahi duten pertsonak bilatzen ditu
NEKaTOENEako lan-taldek aurten lan berezi bat garatuko du Bordeleko Britu du Frigo taldearekin. Hendialdeko talde batek,
Bordele inguruko beste batekin elkartzuko dira eta horretarako bertakoek haien ikuspegia landuko dute, ni artisten laguntzarekin.
Bukaeran erakusketa bat antolatuko da Mendi Zolan kultur aretoan, artistek elkarlanean sentitu eta ekoiztu dituzten arte-lanekin.
Esperientzia honetan parte hartu nahi baduzue edo interesatua izan daitekeen inor ezagutzen baduzue, xehetasunak dituen
Esperientzia honetan parte hartu nahi baduzue edo interesatua izan daitekeen inor ezagutzen baduzue, xehetasunak dituen afitxa igortzen dizuet.
Xehetsunik nahi baduzue, gure kultura arloko lankideei galde diezaiekezue  : cpielittoralbasque.creation@hendaye.com edo euskaraz: cpielittoralbasque.sorkuntza@hendaye.com
KASU ! Lehen bilkura otsaialren 16an da (19retan basoerdi baten inguruan - lekua erranen zaizue izena ematean) eta leku mugatuak dira, izena eman behar da.
 
  Flysch & Sheeps - Topaketa irekia Natacha Sansozartistarekin
Otsailaren 6an, larunbataz, 15retan, NEKaTOENEaN (Abadiako Eremuan - Armatondo kalea, 6 - 64700 Hendaia)
Nekatoenean hiru hilabetez sorkuntza-bitartekaritza egonaldia egin ondoren, artistak bere egin-moldea azalduko du, eta hilabete hauetan bertako beregana etorri diren hainbat publiko ezberdinekin egiten ari diren lana ere erakutsiko du.
Aparkalekua Armatonde kalean, eremuko behe aldean.
Nekatoenearako bidea oinezkoa da.
Xehetasunak:
05.59.20.37.20 / cpielittoralbasque.creation@hendaye.com
www.nekatoenea.eu
Bitartekaritza egonaldia ondokoen laguntzari esker gauzatu da: Itsasbazterreko Kontserbatorioa, Akitania eskualdea, Akitaniako DRAC eta Hendaiako Hiria.
 
  Deialdiak
Artista egonaldietaz xehetasun gehiago ikus ahal izango dituzu « DEIALDIAK » atalean, elkartearen kultura jardueraz mintzatzen den webgunean :
Nekatoenea webgunea/eu
 
  |Aurkezpena|  |Kontaktuak|  |Bazkidetza|  |Gure loturak|  |Artxibo bilaketa|  |Legezko oharrak|