Berriak Itzuraldiak Natura eta Kultura artean Bioaniztasunaren lekuko behatokia Orfee baliabideak Artisten egonaldiak Argazki eta Bideoak langue:

 
 
  Nor Gara ?
 
  Euskal itsasbazterreko CPIE (Ingurumenaren aldeko Ekitaldien Zentro Iraunkorra)
Larretxean egoitza duen "Abbadiako Adixkideak ~ Les Amis d'Abbadia" elkartea 1986. urtean sortu zen, Itsasbazterreko Babespen erakundea (Conservatoire du Littoral) eta Hendaiako Hiriaren partaidetza estuari esker.
2008. urtez geroztik, Ingurumenaren Aldeko Ekitaldi Zentro iraunkorraren labela eskuratuz, elkartea Euskal Itsasbazterreko CPIE izendatu dugu. UNCPIE (www.cpie.fr), Frantziako cpie guziak biltzen dituen taldeko partaide izanik, guziei irekia da, hainbat balore defendatuz : elkartasuna, kultura eta hizkuntzei dagozkion ezberdintasunen errespetua, autonomia, ingurumena babesteko parte hartze aktibo den ardura hiritarra, gure lurraldearen giza ongizate eta garapen iraunkorra. Tokian sustraiak harturik, munduari irekitzen zaio eta Gazteri eta Heziketa Popularrari (Jeunesse et Education Populaire) atxikia da.
 
 
 

Nola ?
Ikertzea, Garatzea, Helaraztea, horiek ditugun hiru ekinbideak.
Hainbat ekitaldiren bitartez gauzatzen ditugunak :
-   ONDAREA eta INGURUMENAren aldeko HEZIKETAren bitartez bereziki.
-   Ikerketa pedagogikoaren eta ondarearen babesaren heziketaren bidez, CPIE euskal itsasbazterreko balorazio eta berreskuratzeko tresna bilakatu da. Jarduerak publiko ezberdinen gan bideratzen ditu, zientzia eta artea tartekatuz, egitasmoak ongi oinarrutuz eta hiritarren partehartzea sustatuz
-   Garapen Iraunkorreko Baliabide Zentroaren bitartez.  Natura, ingurumena eta garapen iraunkorreko informazio pundua izanik, dokumentazio zentro honek, lurraldeari buruzko hainbat ezagutza eta eginmolde zabaltzen ditu. Ingurumena babesteko eginmoldeak laguntzen ditu.
-   Lekuko elkargoekin batera, programa ezberdinetan parte hartzen du: ingurumenaren aldeko hitzarmenetan, eko-zainketan, 21 agendan ….

 
 
   
 
 

Bitartekaritza eta ingurumenaren ikerketa
Ikerlari eta jakindurien bilketari, CPIEk euskal itsasbatzerraren garapenari dagozkion iraupenari buruzko printzipioetan gerta daitekeen eztabaida publikoaren ezagutza eta aberastasunean parte hartu nahi du hainbat euskarrien bitartez : hitzaldi, mahai-inguru, erakusketa, parte hartze taillerrak, sorkuntz egitasmoak …
Kultura Bitartekaritzaren arloan,  Abbadiako eremuko artisten egonaldiaz arduratzen da. Jarduera ezberdinak antolatzen ditu zientzia eta artearen ikuspegian gurutzatuz : tailerren bisitaldiak, argitarapenak, erakusketak, sorkuntza egitasmoak …
Euskal Itsasbazterreko CPIE lurralde eta bere biztanleriaren zerbitzuan da.

EUSKAL ITSASLABARRA & ITSASBAZTERREKO BIDEA :
Gure proposamenak (heziketan, egitasmoen laguntzan eta bitartekaritzan) etorkizuneko Leku Gorenari egokitzen zaizkio, batez ere Hendaia, Urruña, Ziburu eta Donibane Lohizune, Getari eta Bidarte herriei dagokienean

 
 
  Txingudiko Badia
Garrantzi nagusia duen itsasbazterreko ekosisteman den mugaz bitarteko eremu honetan izanik, gure jarduerak ingurune ezberdinetan pausatzen dira : Beltzeniako padurak, Sokoburuko hare muinoak, Bidasoako ertzak, Irungo Plaiaundiko eta Hondarribiko Jaizubiako padurak ere.
 
 
 

Euskal Herriko Kostaldea
Tokiko Elkargoekin partaidetzan, ingurumenaren aldeko heziketa egitasmoak laguntzen ditugu, bai eta « garapen iraunkorrari » dagozkionak ere.

 
 
 

Eurohiria
Gure sarea (ingurumenean, artean eta pedagogian) Akitania, Euskadi eta Nafarroan zabaltzen da, mugaz bi aldeetako eskualdean jarduerak garatzeko aukera emanez.

 
 
 

Gure sustengatzaile eta partaideak
Hendaiako hiria, Hego Lapurdiko Hirigunea, Bidasoa-Txingudi Patzuergoa, Pirineo Atlantikoetako Kontseilu Orokorra, Akitaniako Eskualdeko Kontseilua, Ministeritzak (Ekologia eta garapen Iraunkorra, Kultura, Gazteri eta Kirola, Heziketa Nazionala).
Beste erakunde publiko edo para-publikoak : Itsasbazterreko Babeserakundea, Zientzien Akademia, Euskararen Erakunde Publikoa, Euskal Kultur Erakundea.
Hainbat lekuko eta eskualdeko elkarte : Akitaniako CPIE, Graine Aquitaine sarea, Plaiaundi, Hezi Zerb elkartea…

 
 
 

Zuk ere, arte har dezakezu !...
Elkartearen bazkide bilakatuz gure jarduerak sustengatuko dituzu eta gure proposamenen berri izanen duzu, bai eta « ATALAIA » hiruhilabetekaria eskuratu ere.
- Ditugun batzordeen partaide izan zaitezke : Garapen Iraunkorra, Pedagogia, Mugazbitartekoa, Argitalpenak, Komunikazioa, Finantzaketa, Egonaldiak eta arte jarduerak …
- Nahi izan ezkero, Admùinistrazio Kontseiluko partaide izan zaitezke. Elkartearen benetako hausnarketa eta erabakitze taldea izanik, edozein bazkidek parte har dezake.
- Informazioa eskura dezakezu difusio zerrendean izanik. Horretarako emaiguzu zure e-posta helbidea eta elkartearen berriak bidaliko dizkizugu.
  cpielittoralbasque@hendaye.com

 
 
 

|Aurkezpena|  |Kontaktuak|  |Bazkidetza|  |Gure loturak|  |Artxibo bilaketa|  |Legezko oharrak|