Berriak Itzuraldiak Natura eta Kultura artean Bioaniztasunaren lekuko behatokia Orfee baliabideak Artisten egonaldiak Argazki eta Bideoak langue:

 
 
  Natura eta Kultura artean, 2016.ko itzuraldiak CPIErekin
 
  Euskal Erlaitzean, mendiak itsasoarekin bat egiten du. Labar maldatsuek, badia txiki naturalek, uhartetxo harritsuek, mendebaldeko haizeen eraginez uhintzen diren belardiek, ote-larreek eta txilardiek, haizeak zizelkatu zuhaiztiek eta gesalak osatzen dute natura babestu baten kolore-paleta. Hemen, natura-gune honetan, gizakiaren lekua garrantzitsua izan da eta hala segitzen du izaten. Hemen, denbora hartu behar da ezagutu, liluratu eta ulertzeko… bai eta gauzak partekatzeko ere…
Hemen, euskal itsasbazterrak bere altxorrak eskaintzen dizkizu, liburu ireki baten pare…
Beraz, zatoz gurekin liburu honen orrialdeak banaka irakurtzera !
Argibideak / Erreserbatzeak : 05 59 74 16 18 abbadia.cpie.accueil@hendaye.com
IEZIk bere Natura eta Kultura arteko ibilaldietan parte hartzea gomitatzen zaituzte:
 2017.eko lehen hiruhileko egitaraua
 2017.eko bigarren hiruhileko egitaraua
Helbide honen bitartez ukan ditzakezue eguneroko xehetasunak: cpielittoralbasque@hendaye.
 
  2017. urtean 12 natura ateraldiak eskainiko ditugu HerriGuneko 12 herrietan.
Hego Lapurtiko Herri Elkargoaren eta Terre et Cote Basque erakundearen partaidetzarekin garatutako eskaintza honek arrakasta handia izan zuenez 2017.urtean, CPIEk 2013. urtean zehar ere eskaini nahi izan du. Ibilaldi hauetan zure eskualdeko aberastasun eta xehetasunak ezagutzeko aukera ezinhobea izanen duzu. Agendan ikus ahal izango dituzu, hileroko bigarren ostiralean.
Hego Lapurdi Herri Elkargoaren lotura
www.agglo-sudpaysbasque.fr
 
 
 

Oporretan sortuz
Itsasbazterreko CPIEk Arte eta Zientzia ekitaldiak eskaintzen ditu eskola oporren garaian.
Haur kopurua mugatua da. Izen ematea ezinbestekoa (05 59 74 16 18)
Prezioa: aukeran diru-laguntza onartzen da.
Egitaraua  

 
  Eskaintza pedagogikoa  
Euskal Itsasbazterreko ezagutza eta berreskurapena

2015/2016 ikasturtea
|2015/2016ko lehen hezkuntza eskaintza
  

|2015/2016 bigarren hezkuntza eskaintza  

|2015/2016 Itsasbazterra eskaintza 1. & 2. maila

Helburuak
Eskaintza berezi honen helburuak hauek dira :
Kalitate handiko natura espazioaren berreskurapena
Pedagogi egitasmo sortzaileen agerraraztea laguntzea
Euskal Itsasbazterra eta bere lurraldearen aberastasunak hobe ezagutzeko aukera ematea ikasle bakoitzari.
 
 
Abbadiako Behatoki-Gazteluko bisitak |+gehiago jakiteko |
Abbadiako Behatoki-Gaztelua Zientzia Akademiaren jabegoa da, Hendaiako Hiriak kudeatzen duena.
Pedagogi proiektuen esparruan, gazteluko bisitak antola ditzakegu haur eta gazteentzat (lehen hezkuntza, kolegio eta lizeoentzat).
Gurekin harremanetan hasteko:
cpie.littoral.basque@hendaye.com - tel: 05.59.20.37.20
Besteentzat (banakako, senitarte edo helduen taldeentzako bisitak):
xehetasunak:
 www.chateau-abbadia.fr
kontaktua:

chateau.abbadia@hendaye.com
tel: 05.59.20.04.51
 
 

Baldintza orokorrak |Irakur|

 
 
  |Aurkezpena|  |Kontaktuak|  |Bazkidetza|  |Gure loturak|  |Artxibo bilaketa|  |Legezko oharrak|